Ttarttalo
-
-
Pinttok izugarri maite du reggae musika! Bere gitarra soinean hartuta, Kingstonera abiatu da, Jamaikara. Han, gitarra jo, abestu eta dantzatu egin du, ska, rocksteady eta dub estiloen erritmoan! Eta kontzertu batean ere hartuko du parte... Paregabea, gure Pintto!
-
-
-
-
Pintto zirkuaren aurretik igaro da. Hara! Musika! Gaur gaueko saiorako entsegua da. Fanfarrearen soinu guztiak entzungai.
-
-
-
-
-
-
-
Jaio da Lontxoren anaia txikia. Lontxok uste du jaioberria bere ohe txikian geldituko dela betiko, baina amak anaia hazi egingo dela esaten dio. Lontxo kezkatzen hasiko da: non sartuko dute umea handitzen denean?
Lortuko al du Lontxok leku aproposa bere anaiarentzat? -
-
-
Pintto zirkuaren aurretik igaro da. Hara! Musika! Gaur gaueko saiorako entsegua da. Fanfarrearen soinu guztiak entzungai.
-
-
Ikusmira handia duten haurrei zuzendutako liburu interaktibo sinple bezain geniala. Liburuaren lehenengo orrialdean biribil hori bat azaltzen da fondo txuriaren gainean. Haurrak hatzarekin ukitu eta zer gertatzen den ikusteko, orrialdea pasatzeko gonbitea jasoko du. Hurrengo orrialdeetan koloreetako biribil gehiago azalduko dira; lekuz aldatuko dira, lerroan jarri, handitu eta liburutik ateratzeko zorian ere egongo dira momentu batzuetan. Irakurtzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko liburu magikoa.
-
Lokartzeko ordua iritsi da, baina Xubanek ez dauka lo egiteko inolako asmorik, gauza asko baitaude egiteko oraindik etxean...
Aitatxok, amatxok eta amamak era guztietako teknikak erabiliko dituzte, baina lortuko al dute azkenean Xuban lokartzea?
Lotarakoan irakurtzeko ipuin dibertigarri bat. -
-
-
-
Bronxeko espaloien gainean, Pinttok breakdance dantzariak aurkituko ditu akrobazia izugarriak egiten. Haiekin batera, hip hoparen unibertsoa ezagutuko du: rapa,scratcha, aho-perkusioak eta grafitiak... Hori martxa, hori! Sakatu ikonoaren gainean, eta entzun hip hoparen doinuak.
Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai. -
Liburu interesgarri eta entretenigarri honek 100 kontu biltzen ditu musikari buruz jakiteko: landareak lasterrago hazten dira musika entzuten badute; musika-nahasketa bat sortu zuen Nasak extralurtarrentzat; txoririk ederrenak dira abeslaririk kaskarrenak; bi Mozart izan ziren baina batek bakarrik lortu zituen fama eta loria; musikak salba litzake galzorian dauden hizkuntzak; sendagile batzuek armonikak errezetatzen dituzte; igerilari sinkronizatuek hezurretan aditzen dute musika? Musikaren unibertso liluragarria hobeto ezagutzeko tresna bikaina etxeko gaztetxoei zuzenduta. Eta zergatik ez, musikaren inguruko jakin-mina asetu nahi duten helduentzat ere.